Kompromisoa kalitate turistikoarekin

Iraganeko Oinatzak taldeko historialariak Turismoko Praktika Onen Ziurtagiria jaso dute eta ekitaldira elkarteko lehendakariak lagundu zituen.

Iraganeko Oinatzak taldeko historialariak, Itxaso Eguizabal eta Arantza Otaduy, Turismoko Praktika Onen Ziurtagiria jaso dute eta ekitaldira elkarteko lehendakariak, Ugutz Basaurik, lagundu zituen.

Atzo arratsaldean, gure elkarteko Arantza Otaduy eta Itxaso Eguizabal, Ugutz Basauri lehendakariarekin batera, Gasteizen izan ziren Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin ziurtagiria jasotzen eta, bertan elkartu ziren Debagoieneko eta Debegesako turismo teknikariarekin eta, baita, Gorosarri landetxeko jabearekin. Jarraitu irakurtzen

Berrintegrazio eta zaharberritzea

Restauración-Zaharberritzea-Euskadi-País Vasco-Carmen Martin-Arrasate-Mondragón

Foto: © A. Otaduy: Carmen Martin artistak zaharberritu dituen san Sebastian eta san Joan eskulturak.

Debagoieneko Arrasate udalerrian, Euskal Herrian dagoen artista zaharberritzaile onenetariko bat bizi da, Carmen Martin. Berari eskatu zion, san Joan parrokiako Horacio Argarate parrokoak, elizaren atarian kokatuta zegoen san Joanen mukilu-biribila konpontzea, 2014ko abuztuan ezezagun batek irudia apurtu eta zatiak desagertarazi ondoren. Jarraitu irakurtzen

Meatzerreka auzoaren historian ezagutarazten

Bideoa: Goiena. Arantza Otaduy 2015eko Zuhaitz Egunean Meatzerrekari buruzko historiaren hitzaldia ematen.

Bideoa: Goiena. Arantza Otaduy 2015eko Zuhaitz Egunean Meatzerrekari buruzko historiaren hitzaldia ematen

Zuhaitz Egunaren ospakizuna zela eta, Arrasateko udalak, antolatutako ekitaldietan partehartzera gonbidatu gintuen, jakinda, Jesus Maria Zuazubiskar eta Genaro Rosadoren laguntzarekin, gure elkarteko teknikariok urteak daramatzazkigula Debagoieneko eta, noski, Arrasateko historia ikertzen eta ezagutarazten.

Jarraitu irakurtzen