Kompromisoa kalitate turistikoarekin

Iraganeko Oinatzak taldeko historialariak Turismoko Praktika Onen Ziurtagiria jaso dute eta ekitaldira elkarteko lehendakariak lagundu zituen.

Iraganeko Oinatzak taldeko historialariak, Itxaso Eguizabal eta Arantza Otaduy, Turismoko Praktika Onen Ziurtagiria jaso dute eta ekitaldira elkarteko lehendakariak, Ugutz Basaurik, lagundu zituen.

Atzo arratsaldean, gure elkarteko Arantza Otaduy eta Itxaso Eguizabal, Ugutz Basauri lehendakariarekin batera, Gasteizen izan ziren Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin ziurtagiria jasotzen eta, bertan elkartu ziren Debagoieneko eta Debegesako turismo teknikariarekin eta, baita, Gorosarri landetxeko jabearekin.

Atzoko ziurtagiriak bermatzen ditu Iraganeko Oinatzak elkartekideek urteetan burutu duten lana. Itxasok eta Arantzak urteak daramate bisita gidatuak burutzen, batez ere bigarrenak, eta, bezeroen artean dituzte Debagoieneko Mankonitatea, Bergarako udala, Arrasateko udala, Leintz-Gatzagako udala, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatea, Arrasateko Ibai-Arte dendarien elkartea eta baita, Debagoieneko herritarrak eta kanpoko bisitariak.

Elkartekideok burutzen dituzten bisita gidatuen xedea da, Debagoiena eskualdeko haien ezaugutzak gertutasunez sozializatzea. Euskal Herria bisitatzen dutenek, gutxitan dute ingurumena geologo batekin ezagutzeko aukera eta herriak eta haien ondare historiko-artistikoa arkeologian eta arte eta artxibistikan aditu diren historialariekin ezagutzeko aukera. Beraz, animatzen zaituztegu Debagoiena Iraganeko Oinatzak elkarteko profesionalekin bisitatzera eta eskualdeak dituen balio aberatsei buruz ikastea.

Advertisements

One thought on “Kompromisoa kalitate turistikoarekin

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s