Nagusiei esker ikasten

Foto: Ipisking. Malabo airetik CC by-sa 3.0.

Ostiral arratsaldean Gasteizen izan ginen eta, unibertsitate inguruko kafetegi batean, Amalia izeneko 85 urtetako emakume jator bat ezagutzeko aukera izan genuen. Lerro haue esker eskerrak eman nahi dizkiogu gure lagun berriari Fernando Poo eta Ekuatore Gineako historiari buruz kontatu zizkigun bizipenak gurekin partekatzeagatik.

Pena merezi du gure nagusiekin esertzea eta haien historia ezagutzea.

Lezetxikiko ondarea ezagutzen

Foto: © U. Basauri. Alvaro Arrizabalagarekin selfiea Lezetxikin.

Gaur aukera paregabea izan du Iraganeko Oinatzak elkarteko Ugutz Basauri geologoak Lezetxikiko aztarnategia zuzen zunean bisitatzeko. Bostate errekatxoak sortutako sistema karstiko horretan agertu da, momentuz, Euskal Herrian aurkitutako giza-aztarnarik zaharrena.
Iraganeko Ointzak elkartetik beti defendatuko dugu gune horrek dituen balioak eta ahal dugun neurrian ezagutaraziko ditugu Facebook-ean, gure elkarte kide batek, aspaldi sortu zuen orrialdeari esker.

Lezetxikiko lagunekin

Foto: © A. Otaduy: Lezetxikin lanean izan diren arkeologoak eta gure elkarteko bazkide den Ugutz Basauri geologoa Kobateko Juan Luis Etxebarriarekin batera.

Atzo, urtero legez, Kobateko harrobiak gonbidatutako indusketa amaiera jaian izan ginen. Bertan Alvaro Arrizabalaga eta Maria Jose Iriarte arkeologoekin egoteko aukera izan genuen.

Kanpoan jaio diren herritarrei Arrasate erakusten

Foto: Ekin Emakumeak. Arantza Otaduy Ekineko Leire eta hainbat herritarrekin batera Arrasateko san Francisco komentuko klaustroan (Kulturate).

Debagoieneko herrien historia ezagutarazten jarraitzen dugu eta, oraingo honetan, Ekin Emakumeak elkarteko Auzoko programan parte hartzen dutenek izan dute Arantza Otaduyrekin Arrasateko historia ezagutzeko aukera.

Arrasateko bisita gidatua egin nahi dutenek jar daitezela gurekin harremanetan.

—-

Cualquiera tiene la posibilidad de conocer Mondragón con nosotros, para ello sólo hay que ponerse en contacto por medio del email o el teléfono.