Koraldun uharria Arrasaten / Arrecife de coral en Mondragón

Ugutz Basauri geologoak munduaren sorrera eta gure paisaia ulertzeko lehen urratsak azaldu dizkigu.

El geólogo Ugutz Basauri nos ha explicado los primeros pasos para comprender el desarrollo de la Tierra y nuestro paisaje.

Mietzerreka elkartera hurbildu ziren ia 50 lagunek aukera izan zuten Udalatx noiz eta nola garatu zen ulertzeko. Kretazeo garaiko koraldun uharria zen Arrasteko paisian harro gailentzen den mendia. Basaurik azaldu zigunez, garai hartan, ia Euskal Herri guztia itsaspean zegoen. Gainera, Iberiar plakaren koordenatuak ez ziren gaur egungoak eta Kantzer Tropikoak aldenik alden gurutzatzen zuen gure lurraldea. Gaur egun, 43º paraleloan dago Arrasate.

Horregatik, egungo Australian gertatzen den bezala, orduko Arrasate kubritzen zuen itsaso epelean ere, koralek edo, desagertuta dauden rudistek, uharriak sortu zituzten eta bertan, iktiosaurioak, belemniteak eta amoniteak bizi ziren, beste animalia batzuren artea.

Baina Iraganeko Oinatzak elkarteko geologoak azaldu zuenez, Kretazeoan Iberiar pennintsula osoa ez zegoen ur azpian eta, horri esker, Cuencan, adibidez, intsektuek, irek eta dinosauroek euren fosilak utzi dizkigute.

Geologia gaietan denbora magnitude ia ulergaitza dala kontatu zuen Basaurik. Imaginatzen duzue telebistan pelikula bat ikustea eta, fotograma bakoitza 1000 urtero aldatzea? Guretzat pantaila geldirik egongo litzateke, argazki bat erakusten izango balitz bezala, baina, 1000 urteko epean, bigarren fotograma ikusteko aukera izango zuten gure ondorengoek. Bada, munduarekin pareko zerbait gertatzen da. Etengabe aldatzen dago baina, guk apenaz ez ditugu aldaketa horiek nabaritzen denbora tarte oso luzeetan gertatzen direlako. Eta, horregatik, itsaspean zegoen koraldun uharria, lurrikaren eta plaka tektonikoen mugimentu naturalaren ondorioz gainazaleratu zen eta egun ezagutzen dugun Udalatx mendia eratu zela azaldu zuen Ugutz Basaurik.

—-

Las casi 50 persona que ayer se acercaron a la sociedad Mietzerreka tuvieron la opción de conocer cómo surgió Udalatx, el orgulloso monte que se yergue sobre el paisaje de Mondragón y que durante el Cretácico fue un arrecife de coral. Como explicó Basauri, en aquel período geológico, casi todo el territorio vasco estaba bajo el mar. Además las coordenadas de la placa Ibérica no eran las actuales y, por encima de nuestro territorio, cruzaba el paralelo del Trópico de Cáncer, mientras que a día de hoy, Mondragón se sitúa en el paralelo 43º.

Por ello, como ocurre hoy día en Australia, en el cálido mar que cubría el Mondragón de aquel entonces, los  corales y, las hoy extintas rudistas, generaban arrecifes en los que habitaban, iktiosaurios, belemnites y amonites entre otros muchos animales.

Pero, como explicó el geólogo de Iraganeko Oinatzak, no todo el territorio peninsular estaba sumergido en el Cretácico y, gracias a ellos, en lugares como Cuenta fosilizaron insectos, helechos e, incluso, dinosaurios.

Basauri contó lo difícil que resulta comprender la magnitud del tiempo geológico. ¿Imagináis vuestra sensación delante de la televisión viendo una película cuyos fotogramas avanzan a un fotograma cada 1000 años? Para nosotros esa pantalla estaría estática, mostrando una fotografía, pero, en el plazo de 1000 años, nuestros descendientes tendrían la posibilidad de ver el siguiente fotograma. Pues, algo semejante sucede en la Tierra. Está en continuo cambio pero, nosotros no percibimos dichos cambios porque ocurren en períodos de tiempo muy largos. Y, por eso, aquel arrecife de coral que estaba bajo el mar, emergió debido a los terremotos y los movimientos naturales de las placas tectónicas dando lugar al monte Udalatx, tal y como explicó Ugutz Basauri.

Advertisements

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s