Felix sortetxera bueltatu da

Elorza sendiko Felix eta Igor, Jesus Mari Zuazubiscarrekin batera san Kristobalen

Elorza sendiko Felix eta Igor, Jesus Mari Zuazubiscarrekin batera san Kristobalen

Arratsaldeko 17:30ak aldera, urrutian, hiru lagun san Kristobal baseliza-baserrira hurbiltzen ikusi ditugu. Jesus Mari Zuazubiscar gure laguna berehala ezagutu dugu ez ordea berarekin batera zetorren bikotea.

Arrasateko Elorza sendiko Felix eta haren iloba Igor ziren eta hunkituta gelditu gara Felix san Kristobalen jaio zela jakin dugunean.

Jarraitu irakurtzen

Euri zaparradekin industen

Teknikari profesionalekin elkarlanean

Teknikari profesionalekin elkarlanean

Gaurko euri zaparradek ez gaituzte kikildu eta san Kristobalera joan gara zundaketan lan egitera. Gainera, gaurkoan Ugutz Basauri geologoaren bisita izan dugu.

Ugutz esperientzia handiko geologoa da eta zundaketako forma geologikoak eta harrien ezaugarriak deskribatu ondoren Itxasoren aurrehipotesiak konfirmatu dira.

Jarraitu irakurtzen

Gure lanaren soinuak partekatzen

Arantza Otaduy gure lanaren grabaketak Soinumap-en partekatzen hasi da

Arantza Otaduy gure lanaren grabaketak Soinumapa-n partekatzen hasi da

Ikerketa historiko-arkeologikoa burutzen denean soinu bitxi ugari entzuteko aukera izaten dugu jadunean aritzen garen teknikariok. Landa inguruko animalien ulu eta txioak, hirietatik irixten diren kanpai-hotsak eta klaxon-jotzeak edo antzinako liburuen orrialdeek egiten duten kirrizka bitxia dira guk entzuten ditugun soinuak.

Jarraitu irakurtzen

México lindo y querido…

Itxaso Eguizabal arkeologo zuzendaria zundaketako lurra pikatzen.

Itxaso Eguizabal arkeologo zuzendaria zundaketako lurra pikatzen.

Larunbata izan arren goizean goiz hasi gara gaur lanean san Kristobalgo indusketa arkeologikoan. Eguraldi ezin hobea izan dugu lagun eta Arrasateko jai giroaren algaraz disfrutatzen genuen bitartean gustora izan gara lurra pikatzen eta astintzen.

Jarraitu irakurtzen