Mihuraren bila / En busca del muérdago

Mihura euskal tradizio eta ohitura zaharrekin lotuta dagoen landare magikoa da…

El muérdago es una planta mágica ligada a las tradiciones ancestrales del pueblo vasco…

Jarraitu irakurtzen

Bergarako bisita gidatua

Bergara

Foto: © A. Otaduy: Bergarako Juan Irazabal pasealekuko ikuspegia

Bergarako lagun talde batek Facebook-en bitartez herria gurekin batera ezagutzeko gonbidapena zabaldu du. Animatu nahi zaituztegu guztioi ekimen horretan partehartzera. Bisitan Bergarako historia, ondarea eta kultura balioak azalduko dizuegu, umore onez. Ekimenak aurrera egiteko 20 lagun besterik ez dira bildu behar.

Angiozar, labaz eta koralez inguratutako antzinako larrea

Foto: © A. Otaduy: Ugutz Basauri Debagoienean bildutako fosilak Angiozarko Goimendi auzoko san Migel Monte baselizan bildutako bisitariei erakusten.

Foto: © A. Otaduy: Ugutz Basauri Debagoienean bildutako fosilak Angiozarko Goimendi auzoko san Migel Monte baselizan bildutako bisitariei erakusten.

Iraganeko oinatzak proiektuko Ugutz Basauri geologoak eta Arantza Otaduy historialariak, Jose Angel Mikeo, Angiozarko auzo-alkatearen laguntzarekin, Bergarako bailara eder horretako ondare kulturala eta naturala ezagutzera eman diete san Migel parrokiara hurbildu diren hamaika lagunei. Jarraitu irakurtzen

Lorategien bisita gidatuak

Bergarako lorategien bisita gidatuak Arantza Otaduyrekin

Bergarako udaleko turismo sailak berriz ere konfidatu du gure proiektukidea den Arantza Otaduy historialariarengan eta, urrian zehar, herriko lorategiek historian zehar izan duten garrantzia ezagutarazteko burutuko diren bisita gidatuak egingo ditu.

Jarraitu irakurtzen

W(olfram)+Bergara = Wergara kamiseta

Arantza Otaduy eta Bergarako bisita gidatuak burutzeko diseinatu duen "W+Bergara=Wergara" kamiseta

Arantza Otaduy eta Bergarako bisita gidatuak burutzeko diseinatu duen “W+Bergara=Wergara” kamiseta

Ehuna, kotoia, urdin kolorea eta wolframa Bergararen historia eta ondareari atxikita dauden hitzak dira. Eta, kontzeptu horiek azpimarratzeko Arantza Otaduy gure proiektu-kideak kamiseta bat diseinatu du, Bergarako udalarentzat burutzen dituen bisita gidatuetan uniforme bezala erabiltzeko asmoz.

Jarraitu irakurtzen